Lokomat iktusa edo esklerosi motaren bat jasan daben pazienteei begira sortu dabe

"Lokomati esker pazienteak ia hegan egiten dauela uste dau" esan dau Aitziber Zalbidek

Ibilten barrikasteko Lokomat robota martxan Gorlizko Ospitalean

Lokomat robota / Irekia

Osakidetzak punta-puntako robot bat gehitu dau kalte neurologikoa euki daben pazienteak tratateko. Zehatz- meatz 630 mila euroko inbertsinoa egin dau Gorlizko Ospitala tresna horregaz hornitzeko eta paziente horreek errehabilitetako. Gailu honek pertsona gidatzea ahalbidetzen dau, ibilera-patroi fisiologiko bat denbora luzeagoan erreproduzidu dagian. Ezaugarri horrek daukazan Osakidetzako lehen gailua da.

Iktus batetik bizirik atera direnen % 30ek baino gehiagok desgaitasun-maila handiagoa edo txikiagoa dabe, eta errehabilitazinorako tratamendua behar dabe. Horreetariko askok ibilten barrikasi behar dabe eta Lokomat robotak horretan laguntzen dau nabarmen. Gorlizko Ospitaleko 18 fisioterapeutetariko bat, Aitziber Zalbide, Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu gaur. Lokomat robota fisioterapeutek eskuakaz egiten daben errehabilitazinoaren osagarri dala azpimarratu deusku. “Errealidade birtualeko pantaila bat, zinta bat, ortesi bat eta arnes bat daukaz Lokomatek. Orain arte egindako probak ikusita robotari ikusten deutsaguzan aukerak izugarriak dira. Momentuz ospitalean ingresauta dagozan pazienteakaz erabiliko dogu” azaldu dau Zalbidek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00