Rober Gutierrezek Bai Euskarari alkarteko buruzagitzan 18 urte bete ostean, Ibon Arrizabalaga de Mingo izango da taldeko lemazain barria. Goizeko Izarretan irratsaioan esan deuskunez euskaraz bizi nahi badogu, ezinbestekoa da lan mundua euskalduntzea.
Lan munduan euskeraren erabilerea areagotzeko eragitea da Bai Euskarari alkartearen helburua. Enpresan euskera plana txertatu nahi dauen enpresa batek zer egin beharko leuken itaundu deutsogu Bai Euskarari alkarteko zuzendari barriari. Enpresa baten hizkuntza kudeaketea martxan jartzeak, onurak baino ez dakarz Arrizabalaga de Mingoren esanetan.
Orain egun batzuk Languages Lanean topaketea egin zan Bilbon. Euskerea lan munduan txertatzeko sistemea egituratu egin behar dala esan eban bertan Bai Euskarari alkarteko lehengo zuzendariak. Hori egin beharra dago gaur egungo zuzendariaren esanetan, konplexua dan arren, eragile askok parte hartu behar dabelako.