Garoña izteko Espainiako Gobernuak emodako agindua oso garrantzitsua dala esan dau EH Bilduk. Idurre Bideguren senatariari gai horren ingurukoak kudeatzea tokau jako Senaduan eta honi buruzko balorazino positiboa egin dau. Goizeko Izarretan saioan euki dogu EH Bilduko Idurre Bideguren.
Lan istripuen gaiari ostera be oratu beharko jakola uste dau Bidegurenek. Bere eretxian mutualidadeen eta enpresa txikien errealidadea aztertzea komeni da lan istripuen izurriari urtenbidea emoteko. Bestalde Bilduk Etxebizitza Legea, Eustanasia Legea, Neskatilen eta Saregileen erretiro adina aurreratzea bultzatu dauzela aitatu dau senatari bermeotarrak. Inkestek isladatzen daben Bilduren joeraz Bidegurenek esan dau pozik dagozala. “Jendeagaz konektetan gabilz, ikusten dogu EH Bildura datozan botoetan danetarik hartzen dogula. Abstentzinotik hartzen dogu, EAJtik, Podemosetik eta PSEtik be hartzen dogu” azaldu dau politikari bermeotarrak.
Senaduan, lehengoz, EH Bilduk eta ERCk hautagaitza bateratua aurkeztu dabe. Honen arrazoia zein dan azaldu dau Bidegurenek. Sanchezek EH Bilduren babesa beharko baleu trukean konpromiso batzuk eskatuko leukiezala esan dau EH Bilduko senatariak.