Euskalgintzaren Kontseiluko idazkaria dan Idurre Eskisabelen esanetan, oso larria da Euskal Herriko Auzitegi Nagusiak Euskal Enpleguaren legeko hizkuntza eskakizunen atala Konstituzino Auzitegira eroatea. Aurrera egin ezkero, 1982tik honako sistemea kili kolo ipiniko leukela gaineratu dau, eta ez dagoala jakiterik zer pasauko dan. Euskerearen ezagutzea gero eta zabalagoa dan garaiotan, euskerea funzino publikoan ezbaian ipintea ulergaitza dala esan deusku. 2021ean egindako azken inkesta soziolingustikoaren arabera, gaur egun administrazino publikoan sartzeko adinean dagozan gehienak euskeraz ikasitakoak ei dira. Beraz, ez ei dauka zentzunik kontu honegaz bueltaka ibilteak.
Holakoxe testuinguruan dator Kontseiluak eratu dauen Pizkundea ekitaldia. Zapatuan egingo da, Bilbao Arenan, arratsaldeko 17:00etan, euskaltzaleen batasuna erakusteko, euskerea guztion ardurea dala azaltzko eta hizkuntza politiketan beste jauzi bat egin behar dala aldarrikatzeko. Musikariak, kultura arloko jentea eta artista ezbardinek hartuko dabe parte, euskalgintzako eragileekin batera.
