Euskerearen kontrako oldarraldi judiziala kezka handiz bizi dabela azaldu deusku Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiak, Idurre Eskisabelek. Bere esanetan, gakoa edo arazo nagusia zoru juridikoa da. Euskerearentzako lege babesa aldarrikatu dau. Konponbidea hortik etorriko ei da.
Korrikaren azken-aurreko kilometroa egitea egokitu jako Kontseiluari. Erakundeak daukazan asmoen artean, euskaltzaletasun aktiboa sustatzea nabarmendu deusku. Jente askok esaten ei deutse euskaltzaletasuna nahiko modu bakartian bizi dabela, eta horri konponbidea emon gura deutse euskaltzaletasun aktiboa sustatuta.
Pizkundea
Bilbon egindako Pizkundearen ostean, Iruñean egingo da hurrengoa bagilaren 13an. Euskereak egoera ezbardinak bizi dituala esan deusku, zoru juridiko ezbardinak dagozala eta hori mahai gainean ipini behar dala. Hizkuntza politiketan jauzia behar dala esan deusku, eta horretan pausoak emon behar dirala.
