Bizkaian igeriketa sinkronizauko lau talde dagoz (Sestao, Portugalete, Gallarta eta Etxebarri)

Urbarri, Etxebarriko Igeriketa Sinkronizauko taldeak Artxandan erakustaldi berezia egingo dau bihar

Igeriketa sinkronizadua, taldean lan egiteko eta norberak bere burua gainditzeko kirola

Urbarri, Etxebarriko Igeriketa Sinkronizauko taldea / Bizkaia Irratia

Bizkaian lau talde dagoz igeriketa sinkronizaua egiten (Sestao, Portugalete, Gallarta eta Etxebarri). Bihar Exebarriko taldeak, uretara salto egingo dau eta egiten dakiena erakutsiko dabe. Erakustaldia, Artxandako kiroldegian egingo da, arratsaldeko 18:00etan

2010etik sortu zenetik, taldea hazi baino ez da egin. Lehen urratsak ez ziran errazak izan. Gitxiengo baten kirola  zan eta hobetzeko bitartekoak eta orduak behar izan dira. Halan be, 13 urte geroago, Bizkaiko leku askotik joake jendea entrenetan, Gernikatik berbarako.  

Gaur egun, Urbarrik 3 entrenatzaile eta 70 ikasle daukaz, 5 eta 21 urte bitartekoak. Maider Garcia, taldeko entrenatzaile bat da eta Goizeko Izarretan egon da. Besteak beste, entrenamentuak nolakoak diran azaldu deusku. Hasieran igerilekutik kanpo egoten dira luzapenak egiten eta  koreografiak sortzen. Geroago  lanaren beste zati bat ur barruan egiten dabe.

Garciaren arabera, kirol hau mundu guztiarentzat da egokia, baina malgutasun handia lortu behar da behar dan moduan egin ahal izateko. Halan da be, garrantzitsuena talde-lana da. “Neskak asko animetan dira euren artean  eta alkarri laguntzen deutsie, eta hori ikustea oso pozgarria da”, esaten dau Aloña Otaegik, taldeko bi neskatoren amak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular