2021ean Zambiako South Luangwa Parke Nazionalean ataratako argazkia da

Igor Altuna argazkilari arrasatearrak 8-9 bidaia egiten dauz urtero

Igor Altunaren argazkia, ‘Wildlife Photographer of the Year’ lehiaketako finalista

Londreseko National History Museum-ak urtero antolatzen dau ‘Wildlife Photographer of the Year‘ lehiaketea. Naturearen irudirik zirraragarrienak aukeratzen dabez. Aurton Igor Altunaren argazkia 25 onenen artean hautatu dabe. ‘Holding on‘ izenburupean, Altunak argazkia Zambiako South Luangwa Parke Nazionalean atara eban 2021ean. Orain munduko 40.000 irudiren artean aukeratu dabe eta finalera sailkatu da. Aukeratutako 25 argazkiak National History Museum-eko webgunean (www.nhm.ac.uk) ikusi daitekez eta otsailaren 2ra bitartean emon daiteke botoa. People´s Choice Award sariaren irabazlea zezeilaren 9an iragarriko dabe.

Igor Altuna bidaiaria eta argazkilaria da. Urteak daroaz munduan zehar bidaiatzen eta argazkiak ataraten. Afrika, Amerika, Antartida, Asia, Ozeania edota Europako argazkiak eta bideoak biltzen dauz bere webgunean (www.igoraltuna.com). Nazinoarteko hainbat sari be irabazi dauz, besteak beste, Trierenberg Super Circuit lehiaketako urrezko domina, Sienna Awards saria… Bere argazkien eta bidaien barri emon deusku Lau Haizetara irratsaioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00