
Abusu Ikastolako gaztetxoen bertsoak entzun ahal izan ditugu aste honetako irratsaioan. Bertsoz bertso ibili bitartean, euren ikastola zelangoa dan deskubritzeko aukerea izan dogu. Patio asko daukazan ikastola da, gitxienez bost patio. Bertsoekaz jolasean be ibili gara, eta oin ezkutuak asmatzen nahikoa behar izan dabe gaztetxoek.
Zortziko Txikia irratsaioa domekaro eskaintzen dugu. Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogu eta Bilboko Udalaren babesa dogu.