Irailaren 8an kooperanteen nazinoarteko eguna ospatuko da, eta Mundukide Fundazinora jo dogu Iker Cabrejas kooperantearekin berba egiteko. Mundukide Fundazinoa garapenerako gobernuz kanpoko erakunde bat izanik, behar handian bizi diran gizataldeekin batera egiten dau lan. Eta lanaren funtsezko elementua dira kooperanteak. Lekuan bertan bizi eta egunerokoan bertako biztanleekin batera lan eginez, bertako egoerea hobeto ulertzen laguntzen deutse. Iker Cabrejasek azaldu dau munduan dagozan ezbardintasunei buelta emon gura daben persona guztiak dirala ondo etorriak kooperante munduan.