
Ulibarri Euskaltegiaren autoikaskuntza zerbitzua ezagutu dogu asteon Iker Legarraren eskutik. Legarra autoikaskuntza zerbitzuko koordinatzailea da gaur egun Bilboko euskaltegi honetan. Autoikaskuntza zerbitzuak egin dau bere bidea Ulibarri Euskaltegian. Izan be, 2000-2001 ikasturtetik eskaintzen dabe.
Legarrak azaldu deuskunez, autoikaskuntza zerbitzuak eboluzino nabarmena bizi izan dau azken urteetan. Teknologia barrien aroan bizi gara eta horrek denporaren eta espazioaren hesiak hausteko aukerea emon deutse, ikaskuntza prozesu indibidualizatuago eta alkarreragileagoa lortzeko.
Horren harira, zerbitzuaren ezaugarriak zeintzuk diran argitu deusku Legarrak: “Ikaslearen beharretara egokitzen gara”. Beraz, ordutegi malgua daukie, material eta baliabide ugari erabilten dabez, etengabeko aholkularitza eta orientazinoa eskaintzen dabe, etab. Momentu honetan, matrikulazino epea zabalik dago. Beraz, gura izatekotan, izena emoteko aukerea dozue Ulibarri Euskaltegian.