Erreforma fiskal progresiboa ahalik eta ariñen egin beharko litzateekeela azaldu deusku gaur Iker Mojón-ek. Gehiago daukanak gehiago odaindu behar dauela, eta gaur egun hori ez dala gertatzen. Gaztea da bera, eta bere inguruan kezka ugari ikusten dau, tartean etxebizitzearena. Etxeak erosi zein alokatzea garestia da, eta jente askok ez dauka horretarako aukerarik. Etxeen gaur eguneko prezioak gazteen emantzipazinoa ezinezkoa egitean dauela azaldu deusku. Elkarrekin Bizkaiatik uste dabe prezioak murriztu behar dirala, alokairuan zein salmentan. Horrez gain, etxebizitza publikoen parkea handitu behar dala esan deusku. Ez dau uste Pedro Sanchez Espainiako presidenteak ICOren bidez gazteen eta umedun familien abalen ehuneko 20 bermatzeko egindako iragapena eraginkorra izango danik. Beste leku batzuetan ez dauela funtzionau esan dau, eta mesede gehiago egiten deutsiela bankuei herritarrei baino. Hauteskundeei begira egindako agindua dala uste dau. Euskerearen inguruan epaileak emoten dabilzan epaien inguruan be egin deusku berba, esanaz ez dabela askorik laguntzen normalizazinoan. Bestetik, administrazino pbulikoan behar diran perfilen inguruan hausnarketa sakona egin beharko litzatekeela esan dau. Euskerea ikasteko doakotasuna aldarriaktu dau, herritar guztiek eukiteko ikasteko aukera bera.