Hasi da Loraldia festibala Bilbon. Guztira, 25 jarduera eta diziplina anitz eskainiko dira aurtengo edizinoan, tartean Ikimilikiliklik Vol. 2. Abiapuntua Mikel Laboak eta Artze anaiek, orain dala 50 urte, sortu eben sentikaria da. 1975ean guztiz abangoardista izan zan ikuskari hura. Orain, XXI. mendeko Ikimilikiliklik aurkeztuko dabe.
Imanol Agirrek, gazte zalarik, originala ikusi eban Ondarroan eta barriaren sustatzaileetako bat da. Hori dala eta, Agirregaz egin dogu berba gaurko Goizeko Izarretan irratsaioan. Esan deuskunez, ikuskizuna arratsaldeko 19:30ean hasiko da martiaren 12an, baina aurretik berbaldia eskainiko dau berak 18:15ean. Sarreren salmenta ondo doa, baina oindino salgai dagoz Loraldiaren eta Arriaga Antzokiaren webguneetan.
