Antzerkia, zinema eta musika buztartzen dauan proposamena

'Gesualdo WC Station', Arriaga Antzokiaren ekoizpen propio barria

Ikuskizun oso bisuala eta esperientzia indartsua

Ezkerretik eskumara, Txubio Fdez. de Jauregi, Arrate Etxeberria, Sandra Fdez. Agirre eta Aitor Borobia / Bizkaia Irratia

Arriaga Antzokiak bere ekoizpen propio barria estreinauko dau astegoienean: Gesualdo WC Station ikuskizuna. Apirilaren 11n eta 12an —19:00etan, egun bietan— eskainiko da Alex Gerediagak zuzendutako lana. Carlo Gesualdo (1560-1613) konpositore italiarraren istorioan oinarrituta, Gerediagak eta bere ohiko talde artistikoak indar bisual handiko muntaketa proposatzen dabe. Antzezlanak antzerkia, zinema eta zuzeneko musikea fusionatzen dauz. Aitagarria, Basileatik (Suitza) datorren Voces Suaves taldeak a capella interpretatzen dauazala Gesualdoren madrigalak.

Aitor Borobia aktoreak azaldu dauanez, obrak Gesualdoren bizitzako pasarte gogor bat dauka oinarri: Errenazimendu sasoiko konpositoreak bere emaztea eta maitalea hil ebazan. Gertaera hori gaur egungo testuinguru batera ekarri dabe, tren geltoki bateko komunetan kokatuta. Borobiaren esanetan, “krimen matxista eta pasional baten kontakizuna da, zoritxarrez gaur egun be presente dagoan errealidade bat”. Oholtza ganean, Aitor Borobiaz gain, Arrate Etxeberria, Txubio Fdez. de Jauregui eta Sandra Fdez. Agirre arituko dira. Taldearen dinamika ona azpimarratu dau Borobiak, eta zuzendariaren lana be goraipatu dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00