Sortu barri dan Sierpe taldean, 8 eta 14 urte arteko 20 bat gaztetxuk hartzen dabe parte

Lekittoko Deabruak taldeak Sierpe umeen taldea aurkeztuko dau

Imanol Barenka: “Gure umeek euren sormena askatzeko espazioa behar eben”

Sierpe umeen taldea / Lekittoko Deabruak

Lekittoko Deabruak taldeak Euskal Herriko lehenengo umeen taldea aurkeztuko dau gaur: Sierpe umeen taldea. Sanjoanetan 13 urte bete ziran Lekittoko Deabruak sortu ziranetik, eta dinoenez, betidanik izan dabe umeen taldea sortzeko gogoa, eta orain arte ez dabez baldintza egokiak izan. Deabruek deabrutxoak behar dabez bizirauteko.

Imanol Barenka Sierpe taldeko arduradunak Lau Haizetara irratsaioan azaldu dauanez, azken urteetan familien arteko harreman estuak landu dabez euren ingurunean, eta horren fruitu lez sortu dabe umeentzako espazio berezi hau. Hogei bat ume batzea lortu dabe, 8 eta 14 urtera bitartekoak. Hasieratik euren ideiak eta iradokizunak hartu dabez kontuan: maskarak sortu eta margotu dabez, taldearen ikur propioa be aukeratu dabe… Barenkaren esanetan, proiektu hau familia osoarentzako prozesu partekatu bat da, eta horrek komunidade sarea indartzen laguntzen dau.

Aurkezpen herrikoia

Bagilaren 30ean, 21:00etan, Eskolapean alkartuko dira, eta Sierpe umeen taldearen eraketearen inguruko aurkezpen txiki bat emongo dabe. Gero, Kontzijopean kalejiran osotuko dabe ikuskizuna. Umeen lehen aldia danez, nagusiak izango dabez alboan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00