Imanol Etxebarria galdakoztarrak “Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak” izeneko lehen eleberria kaleratu dau. Irakaslea da gaur egun Imanol Etxebarria. Enpresen eta Administrazino eta Zuzendaritzan lizentziatua da izatez. Enpresa munduan lan egindakoa da baina gaur egun irakaslea da. Esan deuskunez, hamaika urte eukazala hasi zan idazten, batez be ipuinak idatzi izan dauz. Lehen eleberria idaztea, idazten joan ahala sortu zala azaldu deusku.
Istorioa
Amaia izeneko ikaslea da “Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak” liburuaren protagonistea. Deustun ibilten da bere ikaskide eta lagunakaz bizimodu arrunta eginaz. Halako batean, bere baitan eta bere inguruan egoera arraroak sumatzen hasiko da eta bizitza erabat aldatuko jako. Egileak esan deuskunez gaur egungo bizimodua eta mitología buztartzen dira istorio honetan. Amorebieta-Etxanoko Ima Mendiolaren ilustrazinoak dakarz Imanol Etxebarriaren eleberriak. Ibaizabal argitaletxeak kaleratu dau liburua eta egileak Durangoko Azokan aurkezteko erea izan dau.