"EAJk euskal interesak defendetan jarraituko dau Madrilen" azaldu dau Imanol Landak

"Dikotomia bat inposatu gura dabe eta euskal gizarteak dinamika faltsu hortatik ihes egin behar dau" azaldu dau Landak

Imanol Landa (EAJ): “Madrilen Euskadi baztertzen dabe, gaurko debatean ikusiko da”

Imanol Landa jeltzalea / Bizkaia Irratia

EAJk azken urteetan kongresuan lorpen ugari eskuratu dauzela esan dau Landak: pentsinoak KPIagaz lotzea, Kupoaren Legearen gaurkotzea, elektrizidadearen eta gasaren prezioen banaketea bultzatzea, pilota eta surf euskal federazinoak nazinoartean ofizialki lehiatzeko bidea edegitea…

Eskumen gehiago Euskadira ekartearen alde lanean jarraituko dabela azpimarratu dau Imanol Landak EAJko Kongresurako hautagaiak Goizeko Izarretan irratsaioan. “Guretzat Gizarte Segurantzaren eskumena oso garrantzitsua da batez be Gernikako Estatutoan dagoalako eta horregaitik sartu dogu gure hauteskunde programan. Guk kudeatzen doguzan arlotan hobekuntzak nabariak dira, izan be, autogobernua ongizateagaz lotzen dogu” azaldu dau Landak.

Madriletik PP eta PSOEren arteko polarizazinoa bideratzen dabela esan dau EAJk. “Honeek ez dira errepublika bateko presidente bat aukeretzeko hauteskundeak. Hauteskunde honetan bizkaitarron ordezkaritzea aukeratuko da eta euskal eredua defendatu gura dogu Madrilen” azaldu dau Landak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00