Iurreta-Zornotza bizi-pistea 2023ko martian egongo da erabilgarri

Tunel intermodalaren lanak, azkenean, 2024an hasiko dirala esan deusku BFAko Azpiegituretarako diputaduak

Imanol Pradales: “Galindon ekingo deutsegu erreka azpiko tunelaren obrei”

Imanol Pradales BFAko Azpiegituretarako diputadua / BIC Ezkerraldea

N-240 errepidean kamioilariei, azkenean, bidesari barria ez jake urtarrilaren 1etik aurrera kobrauko. Urtarrilean zehar, aurrerago izango dala zehaztu deusku BFAko Imanol Pradalesek. Sistema erreza izango dala esan deusku Imanol Pradales BFAko azpiegituretarako foru diputatuak.  Neurri honen atzean bi helburu nagusi dagoz. Batetik, trafikoa ahalmen handiko errepideetara bideratzea, ordainpeko autobideetara eta bestetik, kutsatzen dauenak ordaindu dagiala. Aldundiaren arabera, batutako dirua errepideen mantentze lanetarako erabiliko da.
Garraiolariak hasarre dagoz arku honeek dirala eta. Urte t’erdi egin dabe berbetan Aldundiak eta garraiolariek, egoerea gertutik ezagutzeko. Hegoaldeko Saihesbidearen eta AP68aren kasuan, %10eko deskontuak izango dabez.

Erreka azpiko tunela egiteko obrak, azkenean, 2024an hasiko dirala iragarri deusku Pradalesek eta Ballonti-Galindoko zonaldetik hasiko dira tunela zulatzen. Etxebarri-Markina sahiesbidearen eta Sollubeko tunelaren proiektuei buruz be luze eta zabal berba egin dogu BFAko diputaduagaz.

Baso-animaliek eragindako gero eta trafiko istripu gehiago gertatzen dabilz Bizkaian. Gehienak basurdeek eta orkatzek eragindakoak dira. Aldundia animaliak errepideetatik uxatzeko proiektu pilotu bat egiten dabil Urkiolan. “Gabaz ibilgailuen argiak pizten diranean gailu batzuk guretzat entzunezinak diran soinu batzuk emitiduten dabez eta soinu horreek animaliak aldentzen dabez” azaldu deusku Pradalesek. Otsoen txisa erabilita be errepideetatik animaliak uxatzen ahalegintzen dira.

Urrian Aldundiak 40 milioi euro bideratu eutsazan Azpiegiturak Soziedade Publikoari etorkizunean behar danean Urdaibaiko Guggenheim eregiten hasteko. Gai honetan Jaurlaritzak daukan konpromisoaz galdetuta Pradalesek uste dau proiektua garatuta dagoanean EJk bere konpromiso ekonomikoa zehaztuko dauela eta horren zalantzarik ez daukala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00