Abantaila handia da etxean jolastea

Portugaletek aukera aparta dauka Bigarren Federazinora igoerea lortzeko

Iñaki Bilbao: “Gure afizinoaren bultzadeagaz igoerea lortuko dogu”

Portugaleko jokalariak Beasainen kontrako partiduaren ostean / Portugalete Futbol Taldea

Portugaletek Bigarren Federazinora igotzeko bueltako partida jolastuko dau domeka honetan. La Floridan, bere etxean, igoerea lortzeko aukera izango dau talde bizkaitarrak. Eguerdiko 12:00etan Lanzaroteko Yaiza taldearen bisitea hartuko dau, itzulerako partidan bana bardindu ondoren. Iñaki Bilbao, Portugaleteko jokalaria, pozik agertu da: “Bidaia gogorra izan arren, emaitza ona lortu genduan”.

Portugaleteko jokalariagaz berba egin dogu atzoko partidaren inguruan eta datorren asteko partidari begira. Lehenengo zatian, taldea Yaizaren golaren suerte txarragaz tope egin ebala adierazi dau: “Lehenengo aukeran iritsi eta baloia lau hanken artetik igaro zan“. Bilbaoren esanetan bigarren zatian hobeak izan zirala eta aldaketek eragina izan ebela gehitu dau. Ager Badiolaren sarrerak bultzada emon eutsan taldeari eta berdinketa lortu eben markagailuan bere jokaldi on bati esker.

Domekako partidari begira, Bilbaok onartu dau aldagela motibatuta dagoala: “Mentalki eta fisikoki momenturik onenean gagoz“. Jokalariak partidu ezbardin bat espero dau bere publikoaren aurrean eta “jokalari batzuen beteranotasunak bultzada emongo deusku gainerako jokalariei”.

La Floridaren laguntza

La Florida futbol zelaian jokatuko da partidua eta erdilariarentzat igoera lortzeko “gakoa” izango da. Bilbaok zaleen babesa izan dabela onartu dau eta “domekan ez da gitxiago izango”. Halanda be, Portugaleteko jokalariak partidu gogorra espero dau, Yaiza taldea ona dalako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00