
Diktaduraren osteko lehen Eusko Jaurlaritzaren aldeko omenaldia egin da Gasteizen, Ajuria Enean. Imanol Pradales lehendakaria buru dala, ekitaldi instituzionala egin da. 1980. urteko bagilaren 16an, Carlos Garaikoetxeak, lehendakariaren karguaren zina egin eban. Estatutuaren garaiko lehen Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseilua be egin zan egun berean. 45 urte joan dira ordutik. Ajuria Enean izan dira Carlos Garaikoetxea bera eta bere gobernuko kideak izandako Pedro Miguel Etxenike, Javier Lasagabaster eta Pedro Luis Uriarte sailburuak. Orduko jaurlaritza osotu eben eta hilda dagozen gainontzeko sailburuen senitartekoak be izan dira.
Goioganaren hausnarketea
Iñaki Goiogana historialariak gogoratu deuskunez, Carlos Garaikoetxearen lehen jaurlaritzaren garaian dana egon zan egiteko. Sabino Arana fundazinoko historialariak azpimarratu dau, diktadurea amaitu barri, krisia izan zala nagusi, krisi ekonomiko eta soziala. 1936ko jaurlaritzak be lan handia egin ebala gogoratu dau Goioganak. Gerra zibilak eta diktadureak orduko agintariek egindako guztia desegin eben. Carlos Garaikoetxearen jaurlaritzak estatutuaren bideari ekin eutson. Ordukoa da gaur egun daukaguzan hainbat eta hainbat erakunderen sorrerea. Gaur egun daukagun ongizatea, Iñaki Goioganarentzat, neurri handi batean Carlos Garaikoetxearen lehen jaurlaritzari esker daukagu.