Indarkeria matxista prebenitzeko 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako lehiaketea da

Ikus-entzunezko lanak aurkezteko epea azaroaren 30an amaituko da

Beldur Barik lehiaketea martxan da

Lehiaketearen iragarpena / Bizkaia Irratia

Indarkeria matxista prebenitzeko 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako  Beldur Barik lehiaketea martxan jarri dabe. Lan horrek neska-mutilek desberdintasun egoerei Beldur Barik jarrereagaz zelan egiten deutsen aurre erakutsi behar dabe; errespetua, parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, alkarkidetza eta indarkeria sexista eta matxista bazterketea adierazten dabezan jarrerekaz.

2023ko edizino honetan, aurrekoan moduan, gehienez 3 minututako iraupena dabezan ikus-entzunezko lanak aurkeztu ahal izango dira eta parte-hartzeko hiru kategoria dagoz: lehen kategorian, 12-13 urte bitarteko parte-hartzeileak; bigarren kategorian, 14-18 urte bitartekoak; eta hirugarrenean, 19-20 urte bitarteko gazteak.Urteroko moduan, lehiaketan bakarka edo taldeka parte hartu leiteke.

Emakumeak bultzatuta, euskal erakunde guztien laguntzeagaz, errespetua, bardintasuna eta indarkeria matxista prebenitzeko jarrerak sustatzen ditu gazteen artean.

Ikus-entzunezko lanak entregatzeko epea azaroaren 30an amaituko da eta abaneduan jakinaraziko dira irabazleak. Gure artean izan da Josune Irabien Emakundeko Idazkari Nagusia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00