Osasun langileen artean gero eta gehiagok defendatzen daben ikuspegia

Mikel Baza familia medikuak dekalogoa aurkeztu dau

Industria farmazeutikotik independientea dan osasun publikoaren aldeko aldarria

Botikak / Dephositphotos.com

Mikel Baza familia mediku eta Bizkaia Irratiko kolaboratzaileak, “Industria farmazeutikotik independientea dan Osasun Publiko baten aldeko dekalogoa” aurkeztu dau. Bere egunerokoan, industria honek daukan eragina ikusita emon dau Bazak dekalogoa egiteko pausua. Hamar puntu agertzen dira bertan. Formakuntzea, medikamentuen erabilerea, gardentasuna, erakundeen konpromisoa…gai desbardinak jorratzen dira dekalogoan. Formakuntzeari jagokonez, Bazak dino, profesionalek kudeatu beharko leukiela eta ez litzatekeela industria farmazeutikoaren menpe egon behar. Informazino objetiboa aldarrikatzen dau, ituri independienteek eguneratutakoa. Osasun zentroetan, ez litzateke industria farmazeutikoaren ganeko promozinorik egin behar. Botikak emoterakoan, honeek erabilera arrazionala aldarrikatzen dau Mikel Bazak. Ahal dala, botiken erabilerea murriztu beharko litzatekeela dino, bestelako osasun ohitura batzuk bultzatuz. Eragin komertzialik gabeko protokoloak eta industria honegaz loturea daukan guztiaren gardentasuna be badira dekalogo honetan agertzen diran puntuak. Osasun agintariei, profesionalen independentzia bermatzeko moduko erantzukizuna beregain hartzeko eskaria be egiten deutse.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00