Ibaiek ingurumenean eta gizartearen garapenean eragiten dabe

Nacederos.eus webgunean ibaien iturburuak aztertuko dabez

Ingurumenean ibaien garrantzia aldarrikatzeko egitasmoa Nerbioigaz hasi dabe

Nerbioi ibaia / Nacedero.eus webgunetik

Pandemia garaian beste egitasmo asko sortu dan lez, nacederos.eus webgunearen hasierea be hortxe kokatu behar dogu. Baina, webgune bat baino askoz gehiago da. Hori adierazi deusku Iñigo Ayok, egitasmoaren sustatzaileetako batek. Euskal Herriko ibai nagusien iturburuak ardatz daukazan egitasmoa da. Ibaiek ingurumenean eta gizartearen garapenean daukien garrantzia azaldu eta ezagutzera emon gura dabe. Horretarako, webgunean, ikus-entzunezkoak, podcastak, albisteak… sareratuko dabez. Nacederos.eus kontzientzia hartzeko erraminta izatea gurako leukie.

Asmoa, apirilean hasi eta astero ikus-entzunezko bat plazaratzea da. Momentuz, Nerbioi ibaiaren inguruan 10 minutuko 15 kapitulu ekoiztu dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular