En Tol Sarmiento taldeak 'Guretzat' bira arrakastatsuagaz aurrera darrai

Zapatu honetan Madrilen izango dira eta maiatzaren 6an Bartzelonan

Iñigo Etxezarreta (ETS): “Beste urteetan baino gehiago disfrutetan gabilz”

ETS-ren 'Guretzat' biako kontzertu bat / Bizkaia Irratia

2023ko martiaren 3an Bilboko Kafe Antzokian abiatu eban ETS taldeak Guretzat aretoetako birea. Gasteiz, Iruña, Biarritz, Azpeitia, Errenteria eta Ondarroan eskaini dabez zuzenekoak eta areto guztietan sarrerak agortu dira. Iñigo Etxezarreta ETS-ko abeslariak esan deuskunez, “bira hau desbardina da eurentzat, orain arte aretoetan oso gitxi ibili gara eta apostu handia izan da disko barriagaz holako bira bat planteatzea”. Publikoa oso entregauta ikusi dabe.

ETS talde arabarrak 2022ko zemendian kaleratu eban Guretzat (Baga Biga) diskoa, euren ibilbideko seigarrena. ‘Gu geu garena’, ‘Abuela maitea’, ‘Zaindu nazazu’ edota ‘Guretzat’ moduko kantuak biltzen dauz. Genis Tranik ekoiztua, diskoak hainbat kolaborazino daukaz: Eñaut Elorrieta, Süne (Josune Arakistain), Dupla, Idoia edota Buhos. ETS taldearen diskorik ausartena da, eraldaketa prozesu baten emaitza. Ohiko ska eta pop-rock estilotik harago, folk, musika elektronikoa, kunbia edota keinu flamenkoa be aurkitu geinke lan arrakastatsu honetan.

Bihar ETS taldeak Madrilgo Copérnico aretoan joko dau. Eta maiatzaren 6an, Bartzelonako La Nau-n.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular