Euskalduna Jauregian gaurtik urtarrilaren 6ra arte eskainiko dabe Andrew Lloyd Webber-en Mago de Oz. Gaztelaniaz munduko estreinaldia da gainera, izan be, ez da erreza eta lizentzia lortzea. Euskalduna Jauregiaren eta LETSGO-ren arteko koprodukzinoa da, eta udabarrian hasi ziran lantzen. Harrezkero lan ugari egin dabe eta urritik hona egunero egin dira entseguak. Iñigo Iturrate Euskadunako zuzendariak esan deusku euren helburua bertoko talentua sustatzea zala. Egon be badagoala adierazi deusku, jente pilo bat aurkeztu zalako kastingetara. Mago de Oz honen elenkoaren %90 bertokoa da. Konpainian 62 pertsona inguruk hartzen dabe parte, aktoreak, musikariak eta teknikariak.
Aurrestreinaldia egingo dabe gaur; bihar eta etzi be saioak izango dira, eta estreinaldia barikuan egingo dabe, abenduaren 26an. Dana dala, urtarrilaren 6ra arte egongo da Mago de Oz ikusgai Euskaldunan. Orduntxe amaitzen da lizentzia, beraz, egunotan baino ez da egongo ikusgai.
Euskaldunaren urteari dagokionez, ona izan dala esan deusku Iturratek, eta datorren urteko aurrikuspenak be onak dirala.
