Garraio publikoan deskontuakaz jarraitzearen alde dago Eusko Alderdi Jeltzalea. Datozen sei hilabeteetan be deskontuak egongo dirala esan deusku Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak. Ez dago argi Espainiako gobernuak orain arte lez, zati bat ordainduko dauen ala ez. Orain arte, %30 Madrilek ordaindu izan dau, eta %20 euskal erakundeek. Sanchezen gobernuari arduragabekeriaz jokatzea leporatu deutso Iturrate jeltzaleak. Inflazinoaren igoeragaitik erabagi eban Espainiako gobernuak neurri hori ezartea, eta orain ez dabe argitzen neurriagaz aurrera jarraituko daben ala ez. Espainiako gobernuak Euskadin daukan ordezkariak lehengoan esan eban euskal erakundeak gai dirala deskontu osoa eurak ordaintzeko, Espainiaren aportazino barik. Iñigo Iturrate, EAJren legebiltzarkideak honetaz be gogoeta egin deusku gaur Goizeko Izarretan saioan.
Aurrekontuak
EHBilduk osoko zuzenketa bat eta 145 zuzenketa partzial aurkeztu deutsoz Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari.
Madrilen eta Nafarroan EHBilduk akordioa lortu dau aurrekontuen ganean. Eta hemen Euskadin ez.
Hori azaldu egin beharko dauela esan deusku goizean Iñigo Iturrate EAJren legebiltzarreko bozeroaleak.
Hezkuntza
Hezkuntza Itunaren zirriborroa dala eta, ELA, LAB, STEILAS eta EHIGEk huelgea deitu dabe eguaztenerako hezkuntza publikoan. Iturrateren ustez ez dago arrazoirik huelgea egiteko. “Hezkuntza ituna oso baliogarria da, etorkizunean, akordua lege bihurtzean, marko jasangarri bat lortzeko” zehaztu dau Iturratek.