1998tik 2023ra bere herriko Antiguako Aman izan da

Orioko patroi barriagaz egin dogu berba liga hasteko aste bi falta diranean

Iñigo Larrinaga: “Ondarroako taldekideen falta nabaritu arren, oso gustora nago Orion”

Orioko trainerua aurreko denboraldiko estropada baten / Aitor Arrizabalaga / Eusko Label Liga

Iñigo Larrinaga patroia Orion izango da aurtengo denboraldian, 1998tik bere herriko Ondarroako traineruan egon eta gero. Beraz, hilabete gitxi daroaz Larrinagak mirotzen kuadrillan. Oriok sekulako iraultza burutu dau taldean, aurreko denboraldian eukitako emaitza txarrei bueltea emoteko asmoz.

Iñigo Larrinaga patroiagaz egin dogu berba liga hasteko aste bi bakarrik falta diranean. Larrinagak dino oso gustora dagoala Orion, “Ondarroako taldekideen falta nabaritu arren”. Esaterako, Josu Elu arraunlariagaz bere kirol ibilbide osoa burutu dau. Beraz, arraro egiten jako bere alboan ez egotea.

Ligari begira, Larrinagak argi dauka Orioren helburua zein izan behar dan: “Ohorezko txandari begira egon behar gara“. Halanda be, patroiak uste dau aurkari zuzen asko egongo dirala aitatutako lehian: Getaria, Lekittarra, Ondarroa, Kaiku, etab. Izan be, uste dau Urdaibai, Zierbena, Hondarribia eta Donostiarra aurrekaldean izango dirala.

Gogotsu dagoz

Esan bezala, Oriok ez eban denboraldi ona burutu 2023an. Hori dala eta, arraunlariak oso gogotsu dagoz aurtengo denboraldiari begira. Jasotako porrotak motibazino lez erabili gura dabez, barriro be aurrekaldera hurbiltzeko asmoz. Horretarako, Larrinagak argi dauka gakoa zein dan: “Benetan sinistu behar dogu geure aukeretan”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00