Apirilean urte bat beteko da Legebiltzarreko gehiengoak Hezkuntza Lege barri bat egiteko aurreakordua lortu ebala. Testuaren zirriborroa berbatu eben orduan EAJk, Elkarrekin-Podemos IUk, EH Bilduk eta PSEk. Legearen behin betiko testua itxaroten zan gabonetarako eta akordurik ez egoanez martirako etorriko zala zabaldu zan. Horren arrastorik ez dago momentuz. Iñigo Martinez Elkarrekin Podemos IUko legebiltzarkideak, Goizeko Izarretan, esan deusku hirugarren zirriborro bat dagoala baina eurei dokumentu hori ez deutsela pasau. Segregazinoa saihesteko pausu gehiago emon behar dirala uste dau Martinezek.
Laguntza militarra
Errusia eta Ukrainaren arteko gerrea diplomaziaren bidetik amaituko dala uste dau Iñigo Martinez legebiltzarkideak. Espainiako Gobernua Ukrainari laguntza militarra emoten jarraitzen dauen honetan Unidas Podemosentzat gobernuan egon eta laguntza horreek baimentzea kontraesana dala esan dau eta kontraesanak be onartu behar dirala gaineratu.
Transnazionalei eta giza eskubideei buruzko zentroa
Bihar Martinezek berak Eusko Legebiltzarrean Transnazionalen eta Giza Eskubideei buruzko Euskal Zentroaren sorrerea proposatuko dau. Euskadiko GGKEn Plataformak bultzatuta euskal enpresen nazinoartean egiten dabezan inbersinoetan giza eskubideak bermatuta egotea bilatuko leuke zentro barri horrek. Momentuz EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos IUk babesten daben ekimena da.