"Pantailen Garaipena" liburua kaleratu dau Iñigo Martinez Peñak

"Presentziala politikoa da" aldarrikatu dau idazle eta filosofoak bere liburuan

Iñigo Martinez Peña: “Begiekin ikusi beharrean pantailatik ikusten dogu”

Pantaila bat pertsona baten atzean / Pexels

Norberaren sakeleko telefonoa, etxeko portatila, bideokamarak, laneko ordenagailua, kotxeko GPSa, igogailuetako pantaila, ikasleen geletako tablet-ak, telebisinoa… Pantailez inguratuta bizi gareala esan geinke. Iñigo Martinez Peña idazlea da, filosofian litzentziaua eta Batxilergoko Filosofia eta Psikologia irakaslea. Agora Filosofia Elkarteko zuzendaritza taldeko kidea be bada. Pantailen Garaipena (Elkar) izeneko liburua kaleratu dau aurton. “Gu pantailei begira gagoz baina pantailak guri begira be bai” ohartarazo dau Martínezek. Gailuek gugan ezarten daben kontrolaz gogoeta egin dau idazleak “Goizeko Izarretan” saioan. Martinezen berbetan gailu bakotxaren larregizko erabilerak eragin desbardina dauka gugan.

Sarritan gurasoek ume txikiak sakeleko telefonoaren aurrean denbora luzean izten dabe. “Pantaila piztu eta umea itzaltzen dogu” adierazo dau Martinezek horrek dakarren ondorioez ohartarazota. Telefonoagaz ataraten diran argazkiei eta selfiei buruz gogoeta sakona egin dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00