Ruiz de Galarretak dino inguruan kopa, kopa eta kopa besterik ez dabela, familian, lagunartean, herrian...

Finala bardinduta dago Galarretaren esanetan

Iñigo Ruiz de Galarreta: “Inguruan legez, barruan be ilusino itzela daukagu finala irabazteko”

Ondo eta gogo askogaz dagoela esan deusku jokolari zurigorriak. Taldea be ondo ikusten dau, bere bidea jarraitzen eta lan handia egiten. Orain garrantzisuan dagozala dino.

Inguruan kopa eta kopa eta kopa baino ez dabela autortu deusku Ruiz de Galarretak. Familian kopa, lagunartean be bai, herrian zehar ibilita gauza bera… Eurok be, inguruan legez, finala irabazteko ilusino handia dabela autortu deusku. Dana daala, ahalegintzen dirala eguneroko lanean zentratzen eta ondo entrenetan. Ilusinotik alde eta futbolean pentsetan ahaleginten ei dira. Javier  Agirreren aginduetara jokatukoa da Ruiz de  Galarreta. Bere esanetan oso talde on eta lehiakorra da, beraz ez da partidu erreza izango.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular