Antzezlan interaktiboa da

"Una cronica de violencia" estreinauko dau Indubio konpainiak

Iñigo Santacana: “Indarkeriaren kontzeptuaren ganeko antzezlana da”

"Una cronica de violencia" antzezlana / Bizkaia Irratia

Indubio konpainiak Una cronica de violencia antzezlana estreinauko da Pabellon 6 aretoan, Bilbon. Indarkeriaren kontzeptuaren ganeko antzezlana da. Heraklesen mitoa zalantzan jartzen dauala be aipatzen da. Iñigo Santacana da zuzendaria. Dramaturgia be berak egin dau Luis Maesso eta Manuel Picogaz batera. Azken bi honeek aktore lana be egiten dabe, Juan Maroto, Mar P. Soler eta Nagore Andresegaz batera. Soler, eszenografiaz be arduratu da eta zuzendari laguntzailea da. Guztien artean sortutako lana da.

Antzezlan interaktiboa

Heraklesen 12 lan ospetsuak egokitu dabez gaur eguneko garaira. Publikoari parte hartuarazten deutsie eta askotan, publikoa izango da istoriaren ganeko erabagia hartuko dauana. Umorea eta ironia buztartzen dira antzezlan honetan. Hamabi istorio izan arren, eszenografia ez dala askorik aldatzen esan deusku Santacanak. Antzezlana Pabellon 6 antzokian estreinauko da. Hiru emonaldi izango dira abenduaren 20, 21 eta 22an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00