
Telesforo Monzon eLabek lehen Udako Eskola antolatu dau, ikuspegi soberanistatik abiatuta euskeraren bizibarritzearen erronka estrategikoei buruzko gogoeta sustatzeko. Lehen edizino honetan euskeraren normalizazinoak eta bizibarritzeak eskatzen dauan hizkuntza politika barriaren inguruko gogoeta egingo da. Gaur Bilbon, Bizkaia Aretoan, ‘Administrazio bat, bi hizkuntza. Berdintasuna eta aukera’ izenagaz eta irailaren 12an Bergaran, Olaso Parkean ‘Euskararentzako Hizkuntza Politika berri baten beharraz’ izenagaz, preminazkoa bihurtzen ari dan egungo hizkuntza politiken oinarriak pairatzen ari diran erasoaldi sistematikoaren testuinguruan gogoeta egiteko aukera egongo da be.
Telesforo Monzon eLabek antolatu dabezan ekimenei buruz gehiago jakiteko, ekimen bietan parte hartuko dauan Iñigo Urrutia geugaz egon da Goizeko Izarretan irratsaioan. “Momentu honetan eta Espainiako Konstituzinoaren indarrez, euskera ofiziala da gaztelaniarekin batera, baina gaztelaniari nagusitasunezko estatus bat aitortzen jako”, esan dau Iñigo Urrutiak.