Aurreko astean Hazia eta Eki izenek zer esana emon eben. Gasteizko epaile batek erabagi eban ume bati ezin jakola Hazia izena ipini eta Zia ipintea proposatu eban. Euskaltzaindia prest agertu da Hazia izenaren aldeko txosten bat egiteko eta hori familiaren esku izteko. Mikel Gorrotxategik Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kideak esan deusku akademian sorpresaz hartu dabela gai honek eragindako abarrotsa. “Jendea euskal izenen itzulpena eskatzen tematuta dago. Inori ez jako bururatzen gaztelaniazko izenen itzulpena eskatzea, berbarako Rakelek ardia esan gura dau” zehaztu deusku Gorrotxategik.
Euskaltzaindiak 2019an proposatutako laurendik gora izen neutroen zerrendea erregistro zibilean onaru ziran, Amets eta Amaiur horren adibide. “Euskerak neska eta mutilentzat gero eta izen neutro gehiago daukaz. Hori beste hizkuntza baztutan ez da gertatzen” aitatu dau Gorrotxategik.
Naizen alkarteko Bea Severrek azaldu deusku transitoa egiten daben ume edo gazte batzuk izena mantendu gura dabela eta horrek batzutan arazoak sortzen deutsezala. Legeen arteko kontraesana dagoala zeahaztu dau Severrek. “Beste herrialde batzutan, AEBetan adibidez, ez dago neska edo mutil izenik. Horregaz malguago jokatu behar dogu. Ze punturaino dauka zentzua izenak desbardindu behar izatea?” aldarrikatu dau Naizen alkarteko bozeroaleak.