
Intxixu Ikastolako seigarren mailako hiru ikasgelatako gaztetxoak izan dira aste honetako bertsolariak irratsaioan. Talde bakotxak bere bertsoaldia prestau dau eta ikasgai ezberdinei errepasoa egiteko balio izan dau. Ingurumena, zientzia eta historia gaiak landu dabez bertsotan.
Zortziko Txikia Bizkaiko Bertsozale Alkarteagaz lankidetzan egiten dogun irratsaioa da eta Bilboko Udalaren babesa dauka.