Bederatzi gaztek hartu dabe parte aurtongo Iparra-Hegoa ikastaroan. Zapatuan egin eben azken saioa. Aspalditik egiten da ikastaroa, Bilboko Eleizbarrutiko Misinoen sailak, IDTP-k eta Cáritasek lankidetzan eratuta.
Ikusi, Epaitu, Ekin irizpideetan egiten da ikastaroa, eta Ebangelioaren ikuspegitik begiratzen jako munduari, Iparraldea-Hegoaldea errealidadeari. Helburua da ekonomia, gizartea, politika eta abar mogiduten daben mekanismoak ezagutzea, eta mekanismo horreek zelan sortzen diran. Esandako irizpideen arabera egiten da hau: begirada kritikoa (IKUSI), Jesusen begiradatik hausnartu, eleizearen gizarte doktrinatik (EPAITU), konpromisoa hartu (EKIN). Behin ikastaroa egin eta gero, misino esperientzia egiteko aukerea eskeintzen da, aurton Bolibian eta Togon egingo dana.
Esan dogun moduan, aurton 9 pertsonak egin dabe ikastaroak. Urteotan gazte asko igaro dira ikastarotik, 400 bat, gehien bat neskak. Udako misino esperientzietan 180 bat lagunek hartu dabe parte. Aurton 4 gazte joango dira Bolibiara eta bat, Togora.