Irakurle talde feminista zezeilaren 24an bueltauko da Lekeitioko Andraetxera. Lehen edizino bietako arrakasta ikusita, hirugarrenez antolatuko dabe egitasmoa aurton. Guztira, bost saio desbardin antolatu dabez, Ane Labakaren gidaritzapenean. Hain zuzen be, dinamizatzaileak egitasmoaren nondik norakoak azaldu deuskuz.
Esan bezala, aste bi barru egingo dabe lehen saioa, 18:30etatik 20:00etara. Aukeratutako lehen liburua Olatz Dañobeitiaren Sorginak, putak, terroristak. Indarkeria matxistaren ertzak: tortura politikoa da. Gainerako lau obrak honako honeek izango dira:
- Martiak 24: Danele Sarriugarteren Maitasuna eta dirua, sexua eta heriotza.
- Apirilak 21: Itxaso Martinen Puntobobo.
- Maiatzak 19: Eider Rodriguezen Dena zulo bera zen.
- Bagilak 16: Miren Agur Meaberen Amorante frantsesa.
