Euskerearen indarbarritze prozesuan norabide aldaketa bat proposatzen dau 'Lurralde Estrategiak' dokumentuak

UEMAk 'Lurralde Estrategia euskararentzat' aurkeztu dau, euskerearen arnasguneak indartzeko

Iratxe Lasa: “Euskerak neurri integral barriak behar dauz, gaur egungo egoereari aurre egiteko”

'Lurralde Estrategia'ren aurkezpena / UEMA

Udalerri Euskaldunen Mankomunidadeak (UEMA) ‘Lurralde Estrategia euskararentzat’ izeneko dokumentua aurkeztu dau. Hizkuntza politikan eta euskerearen indarbarritze prozesuan norabide aldaketa proposatzen dau, lurgune euskaldunak “euskerearen indarbarritzearen motorra” izan daitezan. Ideia nagusi bi daukaz oinarrian: arnasguneen eta lurgune euskaldunen gainbehera iraultzea eta indartze bidean jartzea, eta hizkuntza politikea lurralde ikuspegitik planifiketea.

Iratxe Lasa UEMAko Zuzendaritza Batzordeko kide eta Markina-Xameingo alkateak Bizkaia Irratian azaldu dauanez, UEMAk aurkeztutako estrategia proposamen ireki moduan planteau da, eragile politiko, instituzional eta sozial guztiei zabalduta. Helburua euskeraren normalizazinoan urrats barriak emotea da. Azken urteotako hainbat ikerketek euskeraren erabileran beheranzko joera agertzen dabe. Horregaitik, egoereari aurre egiteko, neurri barriak behar dirala azpimarratu dau. “Euskeraren normalizazinoak geldiune bat izan dau eta hainbat tokitan atzerapausuak be ikusi dira. Horren aurrean politika barriak behar dira”, azaldu dau Lasak.

‘Lurralde Estrategiak euskarentzat’ dokumentuak bereziki azpimarratzen dau arnasguneak funtsezkoak dirala hizkuntzaren etorkizunerako. UEMAren ustez, gune horreei motor eta lidergo rola aitortu behar jake. Lasak gogorarazo dau etorkizunean arnasgune batzuk arriskuan egon daitekezala neurri egokirik hartzen ez badira. Horregaitik, hizkuntza politika lurralde ikuspegitik planifikatzea planteatzen dabe, udalerri euskaldunen errealidadea kontuan hartuta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00