Argazki-artxiboaz gain, Labayruk bestelako fondo ugari be badauka: liburuak, aldizkariak, folletoak...

Igone Etxebarria zuzendariak Labayru Fundazioaren argazki-artxiboa erakutsiko deusku

Irudiak, memoria bizia: Labayru Fundazioaren altxor grafikoa ezagutzen

Bermeo. Argazki zaharrak (1885-1936) / Labayru Fundazioa

Lau Haizetara irratsaioan, aste honetako tartean, Labayru Fundazioaren argazki-artxiboa izan dogu hizpide. Igone Etxebarria Labayru Fundazioko zuzendariak azpimarratu dauanez, argazkiak memoria kolektiboaren gordailu dira: bizimoduak, ohiturak, jaiak edota lanbideak jasotzen dabez, eta askotan testuak baino argigarriagoak dira.

Labayru Fundazioak urteetan osotu dau bere artxiboa, batez be, izaera etnografikoko materialagaz. Argazki asko euren ikerketa-proiektuetan sortutakoa izan dira, baina beste asko, herritarren ekarpenei esker batu dira. Herri edo gai jakin baten inguruko lanak egiten diranean, bertako herritarrei argazkiak eskatzen deutsiez, ondarea dokumentatzeko.

Irudi horreen kontserbazinoa da erronka handietako bat. Paperezko argazkietatik hasi, eta diapositiba eta euskarri digitalera arteko materiala daukie, eta guztiak zaintzeko eta eguneratzeko lana etenbakoa da. Digitalizazinoa funtsezkoa bihurtu da: alde batetik, materiala babesteko, eta bestetik, eskuragarritasuna errazteko.

Argazkiez gain, Labayruk bestelako fondo ugari be badauka: liburuak, aldizkariak, folletoak, kartelak edo pegatinak. Horrezaz gain, audio eta bideo ugari gordetzen dabez, formatu zaharretatik hasi (kasetak edo zintak) eta gaur egungo euskarri digitaletaraino. Material horren digitalizazinoan be lanean dabilz, galdu ez daitezan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00