Europaren Eguna ospatzen da gaur, maiatzak 9

Europar sentitzen diranek partekatzen eta defendatzen dabezan balio demokratiko, sozial eta kulturalak ospatzen dira Europaren egunean

Irune Zuluaga: “Argi dago Europar Batasunaren helburuak aurrera eroateko bateratu barik ezinezkoa dala”

Munduan eta Europan egoera berezia bizi dogu: gatazkak, ekonomiaren gorabeherak, Europar Batasuneko kideen arteko desadostasunak, ultraeskumaren igoerea, ziurbakotasuna agerian da.

Gaur maiatzak 9, Europaren Egunean Europaren egoerea zein dan eta aurrera begirako erronka nagusiak zeintzuk diran jakiteko, Eurobasquera jo dogu. Irune Zuluaga Eurobasqueko presidenteagaz aitatutako guztiaren inguruan berba egin dogu Goizeko Izarretan irratsaioan. Ukrainako gerrari buruz galdetu deutsagu, Europako gaien euskal agendaren oinarriak kontau deuskuz eta Europaren Eguna europartasuna goraitatu eta ospatzeko eguna dala be nabarmendu dau. “Gaurko egunean barriro gogoratuko dogu europarrak garala eta Europan gagozala eta oso inportantea dala Europak aurre egitea”, Irune Zuluagaren esanetan.

Irunek azpimarratu dau be hondino erronkak geratzen dirala gainditzeko: “Orain 75 urte sortu zan (Europan lankidetza politiko barri baterako Schuman plana), gerra baten ostean, helburu garrantzitsu batzuekaz; bakea, alkartasuna, lankidetza… eta gaur egun horreek helburu guztiak bardin bardin jarraitzen dabe, helburu moduan ez doguzalako guztiz lortu”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00