"Bizkaierearen egoerea txarra ez da baina badago nondik ibili" esan dau BFAko Euskera zuzendariak

Udagoienerako erakusketa ibiltaria prest eukiko dau BFAk

Isaac Amezaga: “Euskerearen Etxea Bizkaia osoan ezagutarazo gura dogu”

Isaac Amezaga (BFAko Euskera zuzendaria) / Bizkaia Irratia

Ia urte t’erdi daroa Isaac Amezagak BFAn Euskera zuzendari. Hainbat urtez Maruri-Jatabeko alkatetzan jardun ostean ardura barrian daukazan erronkei buruz berba egin deusku Amezagak Goizeko Izarretan irratsaioan. “Lanbide hezkitarena nahiko mundu erdalduna izan arren azken urteetan euskerearen gorakadea igerri dogu, zentzu horretan dirulaguntzak handitu behar izan doguz” azaldu dau Amezagak.

Galdakaoko udalak eskainitako lan eskaintza publikoaren kontrako sententzia judizialaz galdetuta Amezagak dino BFA ez dala epaileen lanetan sartzen baina gaineratu dau datozan albisteak ez dirala politak. Bestalde Euskerearen Lege barri baten beharrizanaz itaunduta BFAko Euskera zuzendariak uste dau lege barri bat egitekotan mundu guztia inplikau beharko litzatekela. “Danok gara beharrazkoak eta zenbat eta aniztasun edo adostasun handiagoa lortu danontzako hobea izango da” zehaztu dau Amezagak.

Mendebaldeko euskereari buruz be berba egin dau BFAko ordezkariak. “Bizkaierearen egoerea txarra ez da baina badago nondik ibili” esan dau.  Euskerearen Etxea, udalerri euskaldunak, kirol esparrua… aitatu doguz Isaac Amezagagaz gaur goizeko alkarrizketan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00