Familiek bertoko produktuak erabili eta umeei elikadura osasungarria erakutsi gura deutsie

Aldarrikapena zabaltzeko, ‘Geure bazkarie’ izeneko bideoklipa sortu dabe

Berango-Merana eskolako familiek sukalde propioa aldarrikatu dabe barriro

Berango-Merana / Bizkaia Irratia

Berango-Merana eskolako guraso alkarteak Elikadura Iraunkorraren Astea antolatu dau, elikadura osasungarria sustatzeko eta eskolan sukalde propioa izateko aldarrikapena indartzeko. Izan be, eskaerea behin baino gehiagotan onartu arren, proiektua ez da gauzatu. Maritxu Arroyo guraso alkarteko kideak azaldu dauenez, helburua ez da janaria bertan prestatzea bakarrik; jantokia espazio pedagogiko bihurtzea be bada.

Familiek bertoko produktuak erabili eta umeei elikadura osasungarria erakutsi gura deutsie. Aldarrikapena zabaltzeko, ‘Geure bazkarie’ izeneko bideoklipa sortu dabe, abesti propioagaz. Eskola komunidadeak, inguruko baserritarrek eta herriko saltokiek parte hartu dabe, sukalde propioak umeen osasunean eta tokiko ekonomian izango leukezan onurak erakusteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00