Prostatako minbizia ikertzen dau Zamudioko CIC BioGUNEn

Ikerbasquek antolatutako ikertzaileen topaketan izan da Mendizabal

Isabel Mendizabal:”Minbiziari jagokonez, baikor egoteko moduan gagoz”

Ikerbasquek antolatutako topaketea / Bizkaia Irratia

Ikerbasquek antolatuta 240 ikertzaile batzartu ziran urriaren 2an Donostiako Tabakaleran. Euskadiko zientziaren etorkizunaren ganeko gogoeta egitea izan zan helburua. Juan Ignacio Perez Iglesias, Zientzia, Unibertsidade eta Barrikuntza sailburua be izan zan ikertzaileakaz. Zamudioko CIC BioGUNEko ikertzailea da Isabel Mendizabal.  Donostian egin dan  ikertzaileen topaketan hartu dau parte. Azaldu deuskunez, oso ondo joan zan topaketea. Gaur eguneko egoerea aztertu eta ikertzaileen ekarpen eta gogoetak egin ziran. Mendizabalek azpimarratu dau, Ikerbasquek ahalegin handia egin dauala ikerlariei egonkortasuna eskaintzen. Momentu honetan, behin froga guztiak gaindituta, epe luzera begirako ikerketetak egiteko erea daukie. Askotan pentsetan da bestalde, ikerketak epe luzera izaten direla emonkorrak. Igazko datuek aldiz, kontrakoa dinoe. Mendizabalek gogoratu dau igaz 24 miloi inbertidu zirela eta bikoitza etorri zala bueltan.

Minbizia

Isabel Mendizabal Zamudion dagoan CIC BioGUNEn egiten dau lan. Prostatako minbizia dabil ikertzen eta besteak beste, ikerketa horretan Basurtuko ospitaleagaz kolaboretan dabe. Adimen artifiziala be erabilten dabe. Aipatu izan da 2040ko hamarkadan, tumore gehienak modu eraginkorrean tratau eta kontrolau ahal izango direla. Mendizabalek uste dau baikor egoteko moduko arrazoiak dagozala. Tumoreak oso goiz detektatzeko erea izango da eta horrek asko lagundu leike gaixotasunari aurre egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular