Tresna berria 2026ko lehen lauhilekoan egongo da prest

Lan-eremu seguruagoak eta bidezkoagoak sortzea sektore osoan izango da helburua

Isiltasuna apurtzeko tresna barria arte eszenikoetan

Eguzkiñe Aranzibia / Bizkaia Irratia

(H)emen Elkarteak eta EAB Euskal Aktoreen Batasunak bultzatuta, tresna barria 2026ko lehen lauhilekoan egongo da prest. Protokoloa ikerketa eta diagnostiko lan sakon baten emoitza da. Euskal Herriko 90 profesionalen testigantzak jaso dira inkesten, alkarrizketa sakonen eta focus group baten bidez, eta ondorio nagusi bat azaleratu da: indarkeria matxista ez dala kasu isolatuen ondorio, baizik eta sektorearen egitura eta botere harremanekin lotutako errealitate sistemikoa dala.

Eguzkiñe Aranzibia Bizkaia Irratiko Goizeko Izarretan programan azaldu dauanez, azterketak erakutsi dau, gainera, indarkeria psikologikoa, sexuala eta lan-esplotazinoa ohikoak eta askotan normalizatuak dagozala, isiltasunak babestuta. Egoera horren aurrean, sektoreko profesionalek prebentzinoa, arreta eta erreparazinoa buztartuko daben protokolo espezifiko baten beharra azpimarratu dabe. Helburua, honakoa da: lan-eremu seguruagoak eta bidezkoagoak sortzea, eta indarkeria matxistari aurre egiteko mekanismo eraginkorrak ezartzea sektore osoan. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00