Gorostia babestutako espeziea da Euskal Herrian. Espezie urria danez 1983tik babestuta dago eta gaur egun egoera berean jarraitzen dau. Unbeko Martintxune haztegian behar egiten dauen Iskander Barrenak (Basalan) azaldu deuskunez gorostiak batez be gizakion arriskua jasaten dau.
“Lur hezea behar dau hazteko eta itsas-ertzean be ikusi geinke, baina baita mendietan be” azaldu deusku Iskander Barrenak. Euskadiko natura-ondarea babesteko legearen arabera, ezin da gorostirik hartu etxera eroateko. Zugatzari eragiten jakon kaltearean arabera isun desbardinak dagoz. Zugatzari adarren bat kentzen bajako isuna 200 eurotik gorako da. Gorostia osorik susterretik ataraten bada isuna 3 mila eurotik gorakoa izan leiteke.
BFAk Martintxunen daukan haztegian makina bat espezie daukiez eta horreen berezitasunei buruz berba egin dogu Iskander Barrenagaz.