Iskander Sagarminagak eta Eider Eibarrek Hiruko Koroa arrakastaz lortu dabe

Eider Eibar marrazkilariak, Iskander Sagarminaga laguntzeaz gan, egiten dabezan erronkak marrazten dauz eta proiektua Kokoak izena dauka

Iskander Sagarminaga, Iparraldeko Kanala uger egiten zeharkatu dauan lehenengo euskalduna

Iskander Sagarminaga galdakaoztarra ohituta dago erronka itzelak lortzera. Ur irekietan ugerketan aditua da. Aurten Hiruko Koroa jantzi dau (Triple Crown of Open Water Swimming). 35 eguneko epean Manhattan ugartea (New York), Katalina kanala (Los Angeles) eta azkena Ipar kanala (Irlandatik Eskoziara) uger egiten zeharkatu dau Iskanderrek. Ipar kanala ugerian zeharkatu dauan lehenengo euskal ugerlaria izan da. 34 kilometroko ibilbidea, Donaghadee (Ipar Irlanda) eta Portpatrick (Eskozia) artean. Ur hotzengaitik, baldintza aldakorrengaitik eta planetako marmoka handienengaitik planetako erronkarik zorrotzenetako bat da.

Baina Iskanerrek bakarrik uger egiten badau be, ez dauz erronkak bakarrik lortzen. Eider Eibar marrazkilaria, beragaz antolatzen dauz bidaiak, uretan laguntzen dau bere alboan joaten dan ontzian eta ganera bere erronkak marrazten dauz, ilustrazino ederrekaz. Kokoak dauka izena proiektuak eta lortu daben erronka, Hiruko Koroa, Kokoa izena dauka inplizitu. Euren proiektuak ezagutzeko, marrazkiak ikusteko eta beste barik, euren munduaz gozatzeko, kokoak.eus webgunea bisitau leike. Iskander Sagarminaga eta Eider Eibar hobeto ezagutzeko aukera euki dogu Goizeko Izarretan irratsaioan eta euren abenturak kontau deuskuez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00