Zinemaldi gehiagotan erakusteko asmoa daukie hemendik aurrera

Larraitz Zuazo eta Doxa ekoiztetxeak Marche du Film atalean erakutsi dabe egitasmoa

“Itoiz, Udako Sesioak” lanak harrera ona izan dau Cannesen

"Itoiz, Udako Sesioak" / Bizkaia Irratia

Cannesko zinemaldian eskeini da “Itoiz. Udako Sesioak” filmearen egitasmoa. Zinemaldi honen Marché du Film atalean eskeini dira filmearen hamar minutu proiektuaren barri emonaz. Larraitz Zuazo da zuzendaria eta beragaz batera, Zuri Goikoetxeak eta Ainhoa Andrakak idatzi dabe. Larraitz eta Zurik esan deuskuenez, Cannesen oso ondo hartu dabe lana.
Orain dala 5 urte sortu zan “Itoiz. Udako Sesioak” lana egiteko ideia. Larraitz Zuazok dino bere txikitako soinu bandan egoan taldea izan zala Itoiz.

Perezen ibilbide emozionala

Juan Carlos Perez Itoiz taldeko liderraren ibilbide emozionala eskainiko da filmean. Musikaria bera agertzeaz gain, aktore profesionalak ez direnak be agertuko dira eszena batzutan. Jon Galarraga mutrikuarrak egiten dau Perezena filmean. Mutrikun bertan errodatu dira lan honetako irudi asko. Horrez gain, ideia izan ebenean, Itoizen irudiak batzen hasi ziran eta horreek be tartekatzen dira. “Itoiz. Udako Sesioak” filmearen izena, Perezek izan eban kasette baten izena zan eta hortik atara dabe izenburua. Cannes aldean banatzaileakaz egon dira berbetan eta asmoa orain, filmea amaitzea da. Leitekeena da urte amaierarako edo 2024ko hasierarako amaituta egotea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00