Europako eta Ipar Amerikako 750 profesional dagoz Itsasoa Esploratzeko Nazinoarteko Kontseiluaren urteko konferentzian

Dorleta Garcia, AZTI euskal zentro teknologikoko ikerlari eta arrantza jasangarrian adituagaz egin dogu berba Kresala tartean

Itsas ikerketako munduko aditu garrantzitsuenak Bilbon bilduta dagoz

Ozeanoen erabilera jasangarriaren aldeko azken aurrerapenak aurkeztu ditue Euskalduna jauregian / Bizkaia Irratia

Itsasoa Esploratzeko Nazioarteko Kontseiluaren (ICES) Bilbon egiten ari da urteko Konferentzia Zientifikoa. Ozeanoen erabilera jasangarriaren aldeko azken aurrerapenak aurkeztuko ditue Bilboko Euskalduna Jauregian. AZTIk, euskal zentro teknologikoak esperientzia handia dauka eta erreferentea da nazinoartean arlo zientifiko honetan, eta itsas zientzietako 750 profesional baino gehiagoren, ikerketa-institutuetako liderren eta Europako eta Ipar Amerikako herrialdeetako arduradun politikoen anfitrioia izango da. Itsas ekosistemen jasangarritasuna hobetzeko beharra eztabaidatuko dabe.

Foroak arreta berezia ipiniko dau haren iraunkortasunaren alde zientzia, datuak eta aholkularitza emateko egiten ari den lanean.

Erronkak eta aukera berriak

Konferentzia honetan aurkeztutako lorpen zientifikoak lagungarriak izango dira itsasoko eta kostaldeko ekosistemek gizarteari ekartzen deutsoezan onurei eustea bermatuko daben eta pertsonen osasuna, ekonomia eta bizi-kalidadea hobetzea ahalbidetuko daben oinarriak ezartzeko. Onura horreek, zerbitzu ekosistemikoak, itsas eta giza sistemen erresilientzia klima-aldaketara egokitzeko eta handitzeko testuinguru baten aztertuko dira.

Ekimenak Garapen Iraunkorrari buruzko Munduko Gailurraren, 2030erako Biodibertsidade Estrategiaren eta Itsas Estrategiari buruzko Esparru Zuzentarauaren (MSFD) helburuen irismenean aurrera egiten jarraitzea ahalbidetuko dau. Era berean, Arrantza Politika Bateratua osorik ezartzea erraztuko dau, itsasoak eskaintzen dituen zerbitzuen eta onuren parte diran habitaten eta espezieen kontserbazio-egoera ona bermatzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00