Itsas ikerketarako eta iraunkortasunerako abangoardiako zentroa izango da

Bilboko Ingeniaritza Eskolearen Portugaleteko Nautika eskolan kokatu dabe

Itsasoari begira paretako Itsasgunea egokitu dau EHU-k

Itsasgunea itsasoaren ezagutzeagaz eta teknologiekin lotuta egongo da. Ikerketarako eta transferentziarako diziplina anitzeko ingurua izango da. Erreforma sakona egin dabe Nautika-ko eraikinean, 1.393.000 euroko inbertsinoa eginda.

Innoboat ikasgelea dago, besteak beste. Itsasaoko jasangarritasuna lantzeko ikasgelea izango da, ikasleen partaidetza estuagaz. Ikasgela/tailer/laborategia da, nabigazinoaren arloan apliketako modukoak diran baliabide barriztagarrien erabileran oinarrituta.

Hidrotermia bidezko energia-sorkuntzea be egingo da, ura erabilita eraikina epeltzeko eta hotzitzeko.

Itsasoko plastikoen degradazinoa ikertzeaz be arduratuko dira, plastikoena kezka handia da eta.

Eraikinean egindako eraldaketetan erakusketa aretoa atondu dabe eta zentroko areto nagusian ekitaldi ugari egiteko asmoa dabe. Inguruko jentearentzat zabalik egotea gura dabe, eta jentea barruan sartzea eta zentroa ezagutzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00