Iker Gonzalez: "Betiko esentzian baina aire freskoagaz bueltan da herriko irratia"

2022an Itsuki Irratiaren ahotsa isildu ostean, uhinak bueltan dagoz barriro be

Hiru urte luzez ahots barik egon ostean, bueltan da Itsuki Irratia. 2022an zailtasun ekonomiko eta teknikoen ondorioz, Bermeoko euskerea eta kulturea lau haizetara zabaltzen eban ahotsa isilarazo egin eben. Orain urtebete, Kostarri Kultur alkarteak hitzarmena sinatu eban udalagaz, Itsukiren uhinak barriz martxan jartzeko. Urtebete pasa eta gero, Itsuki bueltan da.

Betiko esentzian dator, baina aire freskoagaz. Programazino barria eta irratsaio barriak dakarrez. Gazteen presentzia handitzea da jarritako helburuetako bat.

Itsukiren bigarren belaunaldi hau, Bermeoko jaien pregoiagaz hasi dabe, txupinazioa zuzenean jarraitu ahal izan dalako. Itsuki FM107.00 frekuentzian entzuteaz gain, plataforma digital desbardinetan be jarraitu ahal izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00