Bizkaian Batuz sistemea behin betiko ezarri behar daben 10 pertsona eta erakundeetatik 8 dagoeneko araua beteten dagoz. Zerga iruzurrari aurre egiteko sistemea da Batuz eta 2024an 45.000 pertsona fisiko eta erakunde sartu dira. Itxaso Berrojalbizek, BFAko Ogasun diputaduak gaur Goizeko Izarretan irratsaioan esan dau apirilaren 25era bitartean merkataritza eta ostalaritzako enpresa txikiak dabilzala batzen eta uztailaren 1era bitartean behargin autonomoen txandea izango dala. 2026an txosnek edo irabazi asmobako erakundeek be Batuz-egaz bat egin beharko dabe. Txosnen berezitasuna ikusita, tresna digital errezagoa erabilteko aukerea izango dabela azaldu dau Ogasun diputaduak.
BFAk diseinautako barrikuspen fiskalak, besteak beste, etxebizitzeari eragiten deutso. “Gazteek euren errentatik alokairurako bideratzen dabena kopuru handia da eta uste dogu fiskalidadetik erantzun bat emon behar deutsegula. Etxebizitzea erosten dabenerako edo aurrezteko pizgarri gehiago proposatu doguz. Jaubeek prezioak altxau leikiezan bildurrak ezin gaitu paralizau” adierazo dau Berrojalbizek.
Zerga iruzurra dala eta, kasuz kasu aztertu beharra dagoala esan deusku Berrojalbizek. Ez dala inor seinalatu behar eta sektore ezbardinetan izan daitekela. Bestalde, Itxaso Berrojalbizek esan deusku urte honen amaieran Ogasunaren foru arauaren eguneratzean talentua erakarteko eta enpresak egonkortzeko neurri fiskalak proposatuko dabezala.