Itxaso Uriarte Athleticeko erdilaria itxaropentsu dago datozan partiduetarako

Athleticek martitzenean jokatuko dau Granadillaren aurkako partidua Tenerifen. Itxaso Uriartegaz egin dogu berba

Itxaso Uriarte: “Helduko da Tenerifen irabazteko eguna”

Itxaso Uriarte erdilaria, Lezaman / Athletic Club

Athleticek liga hasiera gogorra izan dau emakumeen gorengo mailan. Zurigorriek Levanteren, Bartzelonaren eta Real Madriden aurka jokatu dabe. Hiru partiduak galdu ditue. Iraia Iturregi entrenatzaileak behin baino sarriago esan dau partiduok hobetzeko balio behar dabela. Guztira, bost partidu jokatu ditue. Besteetan, bat irabazi eta bestea bardindu egin dabe.

Partidu gogorrak

Hurrengo partiduak be ez dira errezak izango. Hasteko, Atl. Madrid zapatuan (11:45) Lezaman. Talde handia da madrildarra. Ondoren, lehen jardunaldiko partidua jokatuko dabe martitzenean. Granadilla izango da aurkari Tenerifen. Itxaso Uriarte erdilariak esan deusku helduko dala han irabazteko eguna. Athleticek ezin dau garaipenik lortu han. Oso zelai txarra da emaitzen aldetik. Ondoren, astea amaitzeko, Valentziaren aurka jokatuko dabe.

Itxaropentsu

Itxaso Uriarte gasteiztarra da, eta Errealetik heldu zan Athleticera. Alavesen aurka bana egin eben azken partiduan. Uriartek esan deusku partidu berezia izan zala. Denporaldi hasierea gogorra izan dala onartu dau, baina itxaropentsu dago. Talde gaztea baina polita daukiela gaineratu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00